Olaederra halterofilia taldea, txapelketaz txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 2a, 11:19

Joan zen azaroaren 26an, Madrilen, Kluben arteko Espainako Txapelketa ospatu zen eta bertan Danok Danena Halterofilia Taldeak 4 postua lortu zuen. Pultsulari hauek osatu zuten taldea: Jon Ander Iriarte, Igor Sasiain, Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Francisco Cruz eta Teddy Martinez.
Txapelketa honetan 12 taldek parte hartu zuten: ETH (A) lehenengo postuan gelditu zen, bigarrenean C.H. Vallecas eta hirugarrenean Almeria. Argazkian, Madrilen izan ziren taldekideak.

Hurrengo txapelketak:

-Villabonako Olaederra kiroldegian, abenduaren 10ean, IV. Kadete eta Promesen Liga. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
-Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan, abenduaren 17an, Eguberritako Trofeoa, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!