Pedro Mari Otañoko Euskararen astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 1a, 19:30

Aste honetan zehar, abenduaren 3an izango den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskararen astea burutzen ari dira Pedro Mari Otaño ikastetxean. Hainbat ekintza burutu dute aste guztian zehar: Lehenengo argazkian, ikasleak Esne Beltza taldeko Zigorrekin ageri dira. Bigarren argazkian, txikien tailerretako bat. Azken biak euskal pintxo lehiaketakoak dira. "Oso gustura aritu dira ikasleak pintxoak prestatzen. Irudimen handiko euskal pintxoak dastatzeko aukera izan genuen: Don fruti, submarino euskalduna, hiru buru, pailaso tristea... Ikasleek euren pintxoa aurkeztu eta gero, epaimahaiak lan gogorra izan zuen sariduna aukeratzen", adierazi dute ikastetxeko kideek..

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!