Mus txapelketa ikusgarria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abenduaren 1a

Abenduaren 10ean mus txapelketa azkarra antolatu du Santa Kruz arrantzale eta ehiztarien elkarteak. Izen-ematea egun berean egin ahal izango da, 15:30etatik aurrera.

Txapelketa, berriz, ordu erdi beranduago hasiko da. Arratsaldeko 16:00etan hain zuzen. Bikote bakoitzak 25 euro ordaindu beharko du parte hartu ahal izateko. Sariak hauexek dira:
  • 1.    Bi txapela, bi arkume, txanpain botila.
  • 2.    Bi txerrikume, bi txanpain botila.
  • 3.    Bi paletilla, bi txanpain botila.
  • 4.    Bi baserriko oilasko, bi txanpain botila.
Saskia zozketa dute partaide guztien artean.