Denda Berri elkartearen urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 1a, 13:55

Abenduan 35 urte beteko dira Denda Berri erretiratu eta pentsiodunen etxea inaguratu zenetik. Egoitza, hasierako urteetan, udaletxe ondoan kokatu zen San Juan plazako Denda Berri etxean.

Abenduaren 11n urteurreneko ospakizun ekitaldiak burutuko dituzte Urnietan. Lehenik, meza nagusia elizan. Eta, ondoren, hamabiak aldera zaharren etxean “hamaiketako eder bat” eskaini behar dute.

1929. urtea baino lehen jaiotako pertsona guztiak gonbidatu nahi dituzte ospakizunera, Denda Berriko kide hainbeste urtean izanagatik eskerrak emateko.
Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzak emanaldia eskainiko du egun berean.

1929. urtea baino lehen jaiotakoek etortzeko asmorik izanez gero, abenduaren 2a baino lehen jakinarazi behar dute 943 009 828 nahiz 943 552 905 telefono zenbakietara deituta. Edota, bestela, Denda Berriko bulegora etorrita. Beste norbaiten laguntza behar duten bazkideak lagunduta etor daitezke.

Denda Berri antzerki taldea
Urnietako antzerki taldeak "Benidorm" antzezlana abenduaren 2an eskainiko du Lasarte-Orian arratsaldeko 17:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!