2012ko Inauteriei bultzada emateko deialdi irekia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 1a, 13:39

Datorren urtean otsailaren 18-19ko asteburuan ospatuko dira Inauteriak herri gehienetan. Urnietan Poxta Zahar taldeak bultzada eman nahi dio ospakizunari eta deialdi irekia egin dute.

Poxta Zahar, deialdia:


“Inauteriak oraindik urrun badaude ere, zerbait berezia egin nahi dugula pentsatzen jarri gara. Lehengo urtean, lehen aldiz antolatu genuen zerbait, eta ikusirik jendeak oso ondo erantzun zuela, aurten, Inauterietako larunbata (2012ko otsailaren 18a) denborarekin prestatu nahi dugu.
Honen harira, herriko koadrilak bildu nahi ditugu denon artean zer egin erabakitzeko. Gazteak zein helduak. Karrozak, playback-ak, txaranga, bazkaria… Poxta Zaharreko kideok dagoeneko hasi gara egun horretarako zenbait ideia biltzen, baina, egin dezagun denon artean ideia zaparrada bat!
Beraz, koadrila guztiei deia egiten dizuegu: Abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19.00etan Lekaion ikusiko gara. Animatu!!”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!