Gaixorik eta espetxean gaizki artatutako bihotzeko baten ondotik hil zen Martuteneko espetxean. Migel hiltzeaz akusatutako epaituak izan ziren medikuak absolbituak eta gero kondekoratuak izan ziren, gaur egun ere zeregin horietan jarraitzen dutelarik.
Gaur ere Euskal Preso Politikoen Kolektiboan badira oso gaixorik dauden euskal presoak.
Kasik 20 urte beranduago bere semea zen Mikel Zalakain ere kantzer baten ondorioz zendu zen Korsikan, sasian.
Egoeraren larria beraz, begi bistakoa da.
Gatazkaren konponbidearen gakoetako bat da gaixorik dauden euskal presoen berehalako aske uztea.
Villabonako Amnistiaren aldeko mugimenduak herritar guztiak dei egiten ditu Migelen omenez antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera".