Euskararen astea, Pedro Mari Otaño ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 29a, 19:05

Urtero bezala, Euskararen Nazioarteko egunaren harira (abenduak 3), Euskararen astean bete-betean murgilduta daude Pedro Mari Otaño ikastetxean. Aste osoan zehar ekintza ezberdinak prestatu badituzte ere, ondorengo hauexek azpimarratu dituzte: Gaur arratsaldean Esne Beltzako Zigor Lanpre izan da Otañon.  Ostegun arratsaldean, 15:00etan,  Euskararen hitzarmena izango da eta ondoren, Kantu Jira ekimeneko kideekin, euskal abestien emanaldia. Azkenik, ostiral arratsaldean, 15:00etan, asteari amaiera jai giroan emateko, guraso, ikasle eta irakasleentzako jolasak egongo dira, gaztain janarekin bukatzeko.

Azaroak 30, asteazkena

09:30 Ipuin saioa: HH4ko taldea, Manoli Palomaresekin.

12:00 Ipuin kontaketa. Haur Hezkuntzako irakasleen eskutik.

15:00 Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailen arteko pintxo lehiaketa.

15:00 Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailen arteko pintxo lehiaketa.

Abenduak 1, osteguna

09:30 Ipuin saioa: 5 urteko gela, Nora Carrilloren eskutik.

12:00 Irakurketa saioa, Lehen Hezkuntza guztia.

15:00 Euskararen hitzarmena eta euskal kantuen emanaldia, Kantu Jirako kideekin, liburutegi-mediatekan.

Abenduak 2, ostirala

 

09:15 Xiba topaketa, L.H. 5 eta 6.mailak

15:00etan hasi eta arratsalde osoan zehar, jolasak guraso eta ikasleentzat. Ondoren gaztaina-jatea pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!