Otalarrea auzorako errepidea itxita, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 29a, 13:43

Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Amasa-Villabonako Otalarrea auzora joateko errepidea itxita egongo da ostegunean, 07:00etatik 15:00etara. Errepidean egin beharreko zenbait lanek eragingo dute itxiera hori. Lan horiek egiteko garabi handi bat jarriko dute eta horrek behartuko du auzoko errepidea itxi beharra. Bertara joateko, Amasako errepidea erabili beharko da, Otsabi auzoan barrena. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!