Taloak egiten ikasi eta jateko aukera, bihar, Euskararen Egunaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 29a, 12:37

Bihar, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, taloak egiten ikasteko aukera izango da Katea Etxea Gaztelekuan 17:00etatik 20:00etara, Amezketako Gazte Talo Egileen eskutik. Norberak taloa egiten ikasi eta berak egindako talo hori dastatzeko aukera izango du 2 euroren truke. Aukera paregabea taloak nola egiten diren ikasteko! Nahi duen orori zuzendutako ekintza da: haur, gazte nahiz heldu. Euskara Zebitzuko nahiz Gaztelekuko arduradunek parte hartzeko deia luzatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!