Joan zen ostegun iluntzean, Mendi astearen baitan izan zen Aizkardiren IV. Argazki rallyaren sari-ematea. Aurtengo lehiaketan egurra izan zen gai nagusia. 36 lagunek hartu zuen parte eta guztira 81 argazki aurkeztu zituzten. Ondorengo hauexek izan dira irabazleak:
1.- Puntuz berdinduta, Gorka Lopezen 'Egurraren etsaia al da zerra?' eta Egoiz Bengoetxearen 'Koloretako hesola'.
2.- Daniel Martinen 'Tras la tormenta'.
3.- Ikuslearen saria: Aitziber Arrutiren 'Besarkada'.
Argazki eta argazkilari sarituak
Rallyra aurkeztutako argazki gehiago: www.aizkardi.com gunean ikusgai.