Aizkardi mendi taldearen XXVIII. Mendi astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 28a, 20:06

Joan zen astean Amasa-Villabonako Aizkardi mendi taldearen XXVIII. Mendi astea burutu zen. Aste guztian zehar, mendiarekin lotutako hitzaldi ezberdinak eskaini ziren Gurea antzokian, harrera beroa izan zutenak. Ostegun iluntzean IV. Argazki rallyko saridunak ezagutu eta saritu ere egin ziren. Igandean mendi ibilaldia eta bazkariarekin amaiera eman zitzaion aurtengo edizioari.

Segidan, Mendi asteko argazki ezberdinak: Gurea antzokia hitzaldi baterako betetzen, Argazki rallyko argazkiak eta irabazleak antzokiaren sarreran nahiz igandeko mendi ibilaldia.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!