Aiztondo Mankomunitateko jubilatuen eguna atzo Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 28a, 18:49

Aiztondo bailarako jubilatuek urteko festa ospatu zuten atzo Adunan. Urtero herri ezberdin batean egiten dute euren jaia eta Adunan egokitu zaie aurtengoa. Meza nagusia, toka txapelketa, Uztartza jatetxean bazkaria eta Adunako seme Ebaristo Elduaienek soinu txikiarekin alaitutako dantzaldia izan zituzten egitarauko ekintzak. Arantza Aburuza (Adunako alkatea) eta Itsaso Gonzalezen (Aiztondo Mankomunitateko dinamizatzailea) ardurapean ospatu ziren aipatu ekintzak:

Argazkiak

Boskotea ageri den argazkiko kideak honakoak dira, ezkerretik eskuinera: Pako Aburuza, Arantza Aburuza (Adunako alkatea), Isabel Jauregi (emakumeen artean toka txapelduna), Manuel Aburuza (gizonezkoen artean toka txapelduna) eta Txomin Tejeria. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!