Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, Kamioilari bat zendu da gaur goizean A-15 autopistan, Amasa-Villabona inguruan, gidatzen ari zen trailerra irauli egin denean. Hedabideetan adierazten ari direnez, gidaria errumaniar jatorriko 36 urteko gizonezkoa zen.
Errepidetik sakabanatuta geratu da kamioiaren kargaren parte bat eta bidea moztuta geratu da Andoainerako irteeran. Era berean, karga trenbidearen gainean erori da eta tren sarea ere moztuta geratu da.
Ordu luzez moztuta egon ondoren, tren sarea zabaldu dute berriki.