Irazu Tolosan garaile, Illunberako bidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 27a, 22:25

G puntua Gipuzkoako bertsolaritza txapelketan maila bikaina eskaintzen ari da Jexux Mari Irazu larrauldarra. Gaur ere garaile izan da, dagoeneko faboritoen artean kokatuz.

Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre dira Tolosako saioan lehen hiru postuetan sailkatu direnak.

Atzoko finalaurrekoan Beñat Gaztelumendi izan zen irabazlea.

Hirugarren finalaurrekoa Hernanin jokatuko da, eta hiru finalaurreko emaitzak kontutan hartuta Illunben abestuko duten finalistak erabakita geratuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!