Gaur goizean, 11:00ak aldera, Mikel Garmendia 'Mantalax' billabonatarra atxilotu du Guardia Zibilak, garajean zegoela. Mikelekin batera bere furgoneta ere eraman egin dutela jakinarazi dute lekukoek.
ETArekin kolaboratzea leporatuta, hamabost hilabete egin zituen preso Mikelek, duela urte eta erdi pasatxo. Orain aste gutxi deklaratu zuen Madrilgo Auzitegi Nazionalean eta ETArekin inolako loturarik izana ukatu zuen. Epaiaren zain zegoen orain.