"Bilduren proposamenaren aurrean abstentzioaren alde egin dugu, Bilduk bere baitan biltzen dituen egitasmo eta inbertsioetan sinesten dugulako. Gauzak horrela, aurkako botoa ematea arduragabekeria litzateke gure aldetik".
Hori esan eta gero, alkate ohiak Udal gobernu taldeari "txartel gorria" atera zion, kontuen kudeaketan austeritatez jokatzeko eskatuz. Alperrikako gastuak eteteko eskatu zuen.
Sozialistek diotenez, Andoaingo Udalak aurrekontu solidarioa eta orekatua behar du. Horrez gain, krisi garai honetan austeritate politika nabarmendu behar da, "hori guztia Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea murriztu gabe".