Urnietako 23 urteko gaztea moto istripuz hil zen bart gauean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 25a, 10:51

Hainbat hedabideetan argitaratzen ari direnez Urnietako 23 urteko gaztea bart gauean hil zen Iruñea-Andoain A-15 autobidean, Leitza herriaren parean. Errepidearen babesgune baten aurka talka egitean gertatu omen zen istripua. Hedabideetan adierazten ari direnez, 23 urteko gaztearen izena Iker Rodriguez Luena da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!