Urnietako Udalak,
KONPROMISOA HARTZEN DU, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako udal politika aktibo, oso eta koordinatu bat garatzeko, arreta berezia jarriz neska gazte eta nerabeen kontrako indarkerian, haien parte-hartzea aintzat hartuta.
Horretarako, beharrezko ekimenak jarriko ditu martxan, neskek beharrezko baliabideak izan ditzaten beren jabekuntza indartzeko eta beste eredu batzuk aurki ditzaten beren nortasuna eratzeko eta berdintasunean oinarritutako harremanak ezartzeko. Konpromisoa hartzen du gazteek portaera sexistak zalantzan jarri eta matxismorik gabeko jarrerak har ditzaten, eta animatu egiten ditu hala neskak nola mutilak eguneroko bizitzan ikusten dituzten erasoen aurka jarrera aktiboa hartzera, bai eta desberdintasunek irauteko lagungarri diren aurreiritzi eta estereotipo propioak identifikatzera ere.
Horretarako, konpromisoa hartzen du sailen arteko batzorde bat eratzeko, genero berdintasunean oinarritutako politikak ikuspegi integral batetik abian jartzeko, 2012ko udal aurrekontuetan zuzkidura ekonomiko bat eginda.