Bi urte atzera Buruntzape elkarteko alor gisa sortu zen, baina dagoeneko bere helburu eta estatutu propioak dituen elkartea da. Egun, 15 kidek osatzen dute kluba eta nahi duen orori izena emateko deia egiten zaio. Nahi duenak nahi beste informazio lortuko du uze@gmail.com emailean edo 646-476702 (Patxi) telefono zenbakian. Klubeko kideak arropa eskaera egingo dute 2012ko udari begira, baina horretarako klubeko kide egin behar da. Izen-ematea egin nahi ez duenarentzat ere badoa deia, igandetan taldea sendoagoa izan dadin. Baita gurpil finak baino lodiak nahiago dituztenentzat ere. Klubean bada mendiko bizikletan ibiltzeko zaletasuna daukan jendea, mendiko bizikleta irteerak antolatzeko prest dagoena.