-Taula zuzendaritza: Ximun Fuchs
-Aktoreak: Ander Lipus (Zigor), Manex Fuchs (Erramun), Ximun Fuchs (Kaiet), Miren Gaztañaga (Eider), Ainara Gurrutxaga (Pili) eta Urko Redondo (Fermin)
-Idazkera: Igor Elortza & Unai Iturriaga
-Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
-Argiztapen diseinua: Josep Duhau
-Argazkiak: Ainhoa Resano
-Kartela: Lontxo Yriarte
-Adminiztrazioa: Xabino Alkorta, Vincenç Claverie, Elorri Etcheverry eta Aurélie Lambert
-Teknika: Xabino Alkorta,
-Ekoizleak: Artedrama, Le Petit Theatre de Pain & Dejabu Panpin labortageia
-Banaketa: Artedrama (Hegoaldean) & Le Petit Theatre de Pain (Iparraldean)
Sinopsia
Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.
Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Igor Elortza & Unai Iturriaga
Gaia
XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak.
Denboraren errotak egin du gainerakoa. XXI. mendea da, eta XX.eneko ametsen errautsak gara. Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote?
Igor Elortza & Unai Iturriaga