Ohiko osoko bilkura, datorren ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 24a, 12:33

Datorren ostegunean, abenduaren 1ean, ohiko osoko bilkura egingo da Villabonako Udaleko batzar aretoan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Ondorengo gai-zerrenda aztertuko da bertan:

1.- Aurreko bilkuraren akta onartzea (2011-10-26).

2.- Udalbatzaren osoko bilkuren maiztasuna aldatzeko proposamena.

3.- Informazio-batzorde iraunkorren eraketa eta osaketa aldatzeko proposamena.

4.- Euskal presoen eskubideei buruzko mozioa.

5.- Euskararen nazioarteko egunari buruzko mozioa.

6.- ‘Villabona Futbol Kirol Elkartea' kirol erakundearen lankidetzako hitzarmenaren 2. luzapena onartzeko proposamena.

7.- Villabonan etxez etxeko laguntzarako programa emateko FEPAS enpresarekin sinatutako administrazioko kontratu berezia urtebetez luzatzeko proposamena.

8.- Erreguak, mozioak eta galderak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!