Malo errekaren urak izan dira azaroaren hasieran Otieta parkean, Bisitarien etxean eta Leitzarango sarbideko errepidea kaltetu dituena.
Garbiketa egiteaz gain, etorkizunari begira, Udal teknikoek, Diputaziokoekin eta Ur Agentziakoekin batera Malo errekaren ubidea konponduko duen proiektua egitea adostu dute. Obrak finantzatzeko hitzarmena lantzea ere aztertu zuten. Egitasmoa epe ertain batean egingo litzateke. Ana Carrere alkateak positibotzat jo zuen bilera, eta Aldundiko nahiz Jaurlaritzako ordezkarien jarrera eskertu zuen.