Kirol astea
>Gaur arratsaldean, Skate pista muntatuko da Aurrera plazan 17:30etan eta edonor gertura daiteke bere patinetearekin. Begiraleek trukuak erakutsiko dituzte. Ondoren, erakustaldia.
>Gaur iluntzean, zizurkildar kirolariei omenaldia, 19:30etan Aurrera plazan. Omenduak: Nerea Amilibia, Aitziber Ibarbia, Iker Karrera, Aitor Castro, Modesta Iraola, Jon Irazu, Halterofilia taldea...
Hamabi orduz kirolean Zizurkilen
Abenduak 17, larunbata. Egun guztian zehar:
11:30 Haurrentzat kirol eta jokoak Intxaur pilotalekuan. Ondoren hamaiketakoa eta opari banaketa.
15:30 Futbito txapelketako Benjamin mailako finalak Otañon.
16:30 Futbito txapelketako Alebin mailako finalak Otañon.
17:30 Halterofiliako Eguberrietako txapelketa Otañon.
22:00 Haurren Gau krosa (1999tik aurrera jaiotakoak). Izen-emateak: Aurrez ikastetxeetan banatutako izen-e,mate orrietan edo egunean bertan 21:00etatik aurrera Pasus plazan. Kilometro bateko luzera izango du ibilbideak.
22:30 Zizurkilgo XV. Gau krosa. Aurrez http://www.herrikrossa.com/ cunean egin daiteke izen-ematea (3 euro). Egunean bertan ere izango da aukera 21:00etatik aurrera (5 euro). Gehienez 250 korrikalarik hartu ahal izango dute parte. Kategoriak: Helduak, 1995ean eta aurretik jaioak: 7.5 km. Gazteak, 1996-1999 artean jaioak: 2.5 km.