Gabonen atarian gauden honetan, merkatuan hainbat eta hainbat jostailu eskaintzen zaizkigu. Hala ere, olentzeroren saskian, haurraren eta gurasoen nahiak bat egitea zaila izaten da. Gurasoon kezka izaten da, erositako jostailuaren egokitasuna edota zein balore transmititu al ditzakeen jostailu horrek.
Zentzu honetan, eta galdera horiei erantzun argi bat bilatu nahian, Villabonako Flemingo gurasoen elkarteak jostailuen egokitasunaren inguruko hitzaldi bat antolatu du Txatxilipurdiren eskutik.
NOIZ: AZAROAK 25
ORDUA: 16:30ETAN
NON: ARROAKO ESKOLAN
Oharra: Haur txoko zerbitzua egongo da, azaldu!