Agenda 21en herri batzarra, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 22a, 11:01

Adunako Agenda 21eko Ekintza Planean hasi gabe dauden ekintzen inguruko azterketa egingo dute biharko herri batzarrean. Iluntzeko 19:00etan hasiko da batzarra, udaletxeko Kultur Aretoan.

2007. urtean Adunako Udalak, Tokiko Agenda 21 prozesuari loturik, Adunako Iraunkortasunerako Ekintza Plana onartu zuen. Dokumentu horretan biltzen dira, herriko ingurumen, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna lortzeko hainbat ekintza. 2007az geroztik, Udalak hainbat ekintza eraman ditu aurrera eta, modu honetan, Ekintza Plana osatuz joan da.

 

Hamaika jarduera gauzatu badira ere, oraindik badira Ekintza Planean jaso eta abian jarri ez diren ekintzak. Datorren urteari begira, hasteko dauden ekintza horien inguruan, herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du Udalak.  Tokiko Agenda 21 prozesuari loturiko urteko azken herri-batzarra antolatu du Udalak. Bilera azaroaren 23an izango da (asteazkena), 19:00etan, udaletxeko Kultur Aretoan.

 

Hauxe da bileraren gai zerrenda:

 

1.     Adunako Agenda 21en Ekintza Planean hasi gabe dauden ekintzen azterketa eta horiek 2012an garatzen hasteko martxan jar daitezkeen jardueren inguruko aukeraketa

2.     Bestelako proposamenak entzutea eta eztabaidatzea

 

Informazio gehigarria behar izanez gero, 943 492 215 telefono zenbakira dei deitake edota helbide honetara idatzi: aduna@udal.gipuzkoa.net

 

 

Ekintza hau Udalsarea 21en kofinantzazioari esker gauzatu da (Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarearekin batera finantzatutako ekintza).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!