- Ibaiak eta ibai ertzeko landaredia garbitzea
- Abisuak zuzenean emateko merkatarien datuak gaurkotzea
- Udalak edozein alerta jasotzen duela, horren berri ematea eta zer egin jakiteko gomendioak heleraztea
- Estolderiak maizago garbitzea
- Ibaiaren maila kontrolatzeko puntuak ezartzea
- Boluntarioen koordinazioa antolatzea
- Uholdeei aurre egiteko materiala duten Andoaingo enpresen zerrenda edukitzea
- Herritarrekin kanalak zabaltzea informazioa elkar trukatzeko
Ondoren kale garbiketa egitea. Jarraian komertzio, taberna, bizilagun eta enpresei laguntzea eta azkenik arazo bereziak zituzten etxebizitza partikularrei garbiketarako laguntza berezia ematea.
Autokritikarako tartea ere izan zen, udal ordezkaritzak aitortu baitzuen alertaren iragarpena jaso ostean, herritarrei horren berririk ez ematea konpondu beharreko okerra izan zela, besteak beste.
Aurrerantzean Andoaingo puntu beltzak konpontzeko erakundeekin egingo dituen bileren berri ere eman zuen alkateak.
Udalak proposamenak jaso eta konpromisoa hartu du uholdeei aurre egiteko protokoloa gaurkotzeko. Era berean, protokoloa osatzen duenean merkatariei aurkezteko hitza eman zuen.
Datorren astean, oraindik zehaztu gabeko egunea, kaltetutako herritarrekin bilera egingo du Udalak.