Aurreko ostegunean Bastero kulturgunean banatu zituzten Martin Ugalde ipuin sariketari dagozkion sariak. Inaxio Mujika Iraola, Karlos Linazasoro eta Juan Ramon Makuso izan dira epaimahaikideak. Irabazleak, hauexek:
XV. Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa
SARIDUNAK
MAIDER CALLEJON DUARTE
A maila, 1. saria: “Norbait desberdina”.
MIRENE IRAOLA TREKU
A maila, 2. saria: “Olentzero maitea”.
ENEKO LAZKOZ ENATARRIAGA
B maila, 1.saria: “Amets gaiztoko Eguberriak”.
AMAIA OTXANDORENA SAA
B maila, 2. saria: “Beranduegi izan baino lehen”.
UXUE MIKELARENA MUJIKA
C maila, 1. saria: “Eman galderaren erantzunak”.
GABONE ITURRARTE URRUTIA
C maila, 2. saria: “Eman gabeko agurra”.
ELIXANE JAUREGI ALTUNA
D maila, 1. saria: “Amaiera”.
IÑAKI ALZUGUREN ALMORTZA
D maila, 2. saria: “Lagun txarra”.
FINALISTAK
Epaimahaiak finalisten izenak aipatu nahi izan ditu aurtengoan. Horra, beraz, finalera iritsitakoak: Alaitz Mikelarena, Leire Izagirre, Iñigo Herrero, Oihane Moreira, Izaskun Olasagasti, Libe Vilela, Asier Askarai, Ane May, Amaia Galparsoro, Garazi Jauregi, Arantza Aizpurua, Yaiza Vitoria, Leire Lopetegi, Ane Amutxastegi, Mikel Arribillaga.
IRABAZLEAK
Elixane Jauregi. 16 urte, Andoain.
1. saria. D maila.
“Tratu txarrei buruzko ipuina da. Bi pertsonai agertzen dira: Erasotua eta erasotzailea. Erasotuak ausardiaz jokatzea erabakitzen du”.
Gabone Iturrarte. 15 urte, Andoain
2. saria C maila.
“Protagonista bakarra agertzen da nire ipuinean: istripuan alaba eta emaztea galdu zituen aita. Zer sentitzen duen kontatzen du”.
Amaia Otxandorena. 13 urte, Andoain
2. saria. B maila.
“Beranduegi izan baino lehen ipuinean protagonista mendiko tribu batean bizi da. Bere tributik kanpo dagoen bizitza ezagutu nahi du”.
Maider Callejon. 11 urte, Andoain
1. saria. A maila.
“Norbait desberdina igeri egiten ez dakien ahate baten istorioa da. Talde bat osatzea erabakitzen du, bera bezalako beste animaliekin”.
Mirene Iraola. 11 urte, Andoain
2. saria. A maila.
“Olentzero maitea ipuinean Bittor gaixo dago. Gutuna idazten dio Olentzerori beste haurrak bezala izateko eskatuz”.