Pasa zen larunbatean, giro bikainean egindako afari batean elkartu ziren Urnietako Oianume jatetxean, Andoaingo La Salle ikastetxean ikasketa profesionalak (administratiboak, mekanikoak eta elektronikoak) burutu ondoren, ikastetxea duela 25 urte (1985-1986 ikasturtean)utzi zuen ikasle-ohi taldea. Bertan elkartu ziren, aurten lehenengo aldiz, Buruntzalde osotik eta beste herri batzuetatik etorritako 24 lagun.
Aurten etorri direnak zoriontzearekin batera, aurrerantzean urtero elkartzeko asmoa hartu dutela jakinarazi dute, eta aurten etorri ez direnak ere bertaratzea dela beraien nahia. Datorren urterako hitzordua: Behobia-Donostia lasterketaren hurrengo larunbata. Informazio gehiagorako: 666 854 448 (Juankar) / 656 410 710.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!