Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko azaroaren 18a

Ohiko bilakatu den bezala, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna azaroaren 25ean izango da. Udalak dataren harira “Emakume ingeniari eta asmatzaileak” izeneko erakusketa antolatu du Lekaion, abenduaren 2ra arte zabalik izango dena.
Erakusketaren inaugurazio ekitaldia hurrengo asteazkenean izango da –azaroak 23–, iluntzeko 19:00etan hasita.