Aurreko astean Urnietako alkate Mikel Pagolak ohar bidez iragarri zuen hurrengo hilabeteetan Goretti Aldalur arituko dela komunikazio arduradun bezala. Udalaren eta hedabideen arteko zubi lanak egingo ditu. Aldalurren posta elektronikoa honakoa izango da: komunikazioa@urnieta.org
Andoaingo eta Urnietako Udalak informazioa hedatzeko komunikazio bulegoaren aldeko apustua egiten ari dira agintaldi honetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!