Eteneta elkartearen irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko azaroaren 18a

Hilabete honetako azken iganderako Arantzazuko parketxera eta Arrikrutzeko kobatara egun osoko irteera antolattu dute Eteneta elkarteko kideek. Euskal artzainen bizimodua ezagutzeko aukera baliagarria izango da. Bisita gidatuak, ikus-entzunezkoak..., zer ikusi eta zer ikasi izango da.

Bazkaria Arantzazuko Sindika jatetxean egingo dute. 20 euroko prezioan bidaia, bazkaria eta bisita gidatuak. Merke, beraz.
Izena emateko epea azaroaren 22ra bitarte zabalik dago. Informazio gehiago hurrengo telefono zenbakietan: 646 01 88 61 / 685 72 22 96 / 629 12 65 93.