Hamazortzi lanposturako deialdia egin du Aiztondo Mankomunitatean eskualdeko Udalekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko azaroaren 18a

Adunako, Alkizako, Larraulgo eta Zizurkilgo Udalek eta Aiztondo Mankomunitateak lan deialdia egin dute.

Informazio gehiago:

18 lanpostu izango dira guztira (Ingurumen langilea, peoiak, ofizialak, gizarte langileak, administraria, gizarte eta kultur dinamizatzailea…). Lan eskaintzako postuen ezaugarriak eta baldintzak ikusteko www.lanbide.net web-orrian sar zaitezkete.
 
Beharrezkoa da Lanbiden izena emanda egotea, eta kotizaziopeko prestaziorik ez jasotzea edota diru-sarrera bermatzeko errenta jasotzea.
 
  • Izena emateko modua: Lanbideko bulegoan edo www.lanbide.net web-orrian.
  • Izena emateko epea: azaroaren 17tik abenduaren 1era bitartean.
 
Lehentasuna izango dute Aiztondo Mankomunitatea osatzen duten herrietan erroldatutakoek; hau da, Adunan, Alkizan, Larraulen eta Zizurkilen erroldatutakoek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!