Kilometroak 2012 edizioaren aurkezpen jaia Allurralden, ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Kilometroak 2012 ikastolen festa Andoainen egingo da datorren urteko urrian. Hori dela eta, aurkezpen ekitaldia egingo da Allurralde Kiroldegian, hilaren 18an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean.
Ordubete inguruko ikuskizuna izango da, bertan musikaz eta dantzaz gozatzeaz gain, KMK12ko arropa desfilea egingo da.

Horretaz gain, arratsaldeko 18:00etan Juanita Alkain plazatik kalejira abiatuko da dantzari eta buruhandiekin.

Aurkezpen ekitaldia doan izango da, baina Allurralden sartzeko ikuslego kopurua mugatua denez, gonbidapenak banatuko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera Juanita Alkain plazan, kalejirarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!