Aizkardiren IV. Argazki rallya

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 17a, 12:30

Joan zen igandean, azaroak 13, Aizkardi mendi taldearen IV. Argazki rallya izan zen Amasa-Villabonako mendi inguruetan. 36 lagunek hartu zuten parte argazkiak ateratzen, baina dezente gehiago animatu zen markatutako ibilbidea egitera.

Argazkiak aurkezteko epea (hiru argazki partaideko), azaroaren 19 eguerdian amaituko da Tolosako Karlis argazki-dendan (Pablo Gorosabel kalea 6). Argazkien formatua 20X30cm-koa izan behar du, 30X40cm-ko kartulina beltzaren gainean.

Rallyaren eguneko argazkiak: Aizkardi mendi taldea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!