Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 17a, 12:17

Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ondorengo oharra bidali du Iñigo Guridiren isolamendu egoeraren amaiera nahiz Oskar Zelarain eta Juan Carlos Besance billabonatar presoen epaiketaren harira:

"Iñigo Guridi euskal preso politikoak bertan behera utzi du gose greba aste eta 2 egunen ondoren. Espetxeko zuzendaritzak Puerto II espetxera trasladatuko dutela esan ondoren. Aipatu behar da Puerto II espetxea egungo Granadako espetxea baina urrunago dagoela, 172 km. gehiagora, hain juxtu. Beraz, nabarmena da espainiar estatutuko espetxe zuzendaritzak beste behin adierazten duen jarrera zein den.

Esspainiar Auzitegi Nazionalak euskal herritarrak zigortzen jarraitzen du.

Atzokoan billabonatar bi euskal preso politikori zigor handiak ezarri zizkieten. Aipagarria da epaimahaikide batek boto partikularra eman zuela, torturapean egindako deklarazioetan oinarritu delako zigor hau osatzeko. Oso adierazgarria da boto partikularra eman duen epaimahikideak zigorra nola eraiki den ikusteko ematen dituen argibideak.

Xabier Garcia Gaztelu, Juan Carlos Besance, Andoni Otegi eta Oskar Zelarain zigortu dituzte Jose Javier Mugikaren aurkako atentatuagatik. De Prada epaileak boto partikularra eman du, guztia polizia deklarazioetan oinarritu delako.

Berria.info

Espainiako Auzitegi Nazionalak 60 urteko kartzela zigorra jarri dio Xabier Garcia Gaztelu, Jose Javier Mugika Leitzako UPNko zinegotzia hiltzeko agindua eman zuela egotzita. 2001eko uztailaren 14an hil zuen ETAk Mugika, Leitzan, bonba bat lehertuta.

Atentatua egitea leporatuta Juan Carlos Besanceri 58 urteko espetxea jarri dio, eta Andoni Otegi eta Oskar Zelaraini 50nakoa. 

Hildakoaren sendiak 500.000 euroko kalte-ordaina jasoko du, epaiaren arabera.

Carmen Paloma Gonzalez, Juan Francisco Martel eta Jose Ricardo de Prada epaileek osatu dute epaimahaia, eta De Padrak boto partikularra eman du. Izan ere, haren ustez, froga nahikorik ez dago zigorra emateko, guztia polizia deklarazioetan baino ez delako oinarritu. Gainera, De Pradak dio Mugikaren atentatua izan zenean Garcia Gazteluk bost hilabete zeramatzala kartzelan.

Bitartean Mattin Sarasola eta Igor Portu torturatu zituzten Guardia Zibilen aurka Donostiako Auzitegiak ezarritako zigorra baliogabetu dute, Madrilen.

Hauxe da beraz, justizia ulertzeko modua berezia".

Villabonan 2011 azaroaren 17an

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!