"Atzo amaitu zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean Joseba Pagazaurtunduaren auziaren epaiketa. Horretan Ministerio fiskalaren akusazioaz gain, familiak bultzatzen duen akusazio partikularra dago eta aurreko legegintzaldiko Andoaingo udalbaltzak erabaki zuen herri akusazioa.
Gobernu taldeak informatu nahi du astelehenean bertan prentsatik jakin izan genuela epaiketaren hasieraren berri. Gaineratu nahi du Andoaingo Udalak kontratatua duen abokatuak ez duela gurekin hitz egiteko saiorik egin epaiketa horren berri emateko, ez eta herri akusazioaren nondik norakoak azaltzeko ere. Beraz, Andoaingo Udala ez da ordezkatua sentitzen abokatu horrek har ditzakeen eginbide judizialekin".