Urteroko ostiral arratsaldeko pailazoen emanaldiak ume eta heldu asko erakarri zuen pilotalekura. Mozorro gauen 'maiordomoz' jantzitako Uxo-Toki elkarteko zerbitzarietako batek jaso zuen saria, hain zuzen ere, ondorengo argazkietako batzuren egile Puxkaxek.
Larunbat eguerdiko herri bazkarian txiki geratu zen pilotalekua. Berrikuntza gisa, bazkaltiarren artean txerri bat zozketatu zuten antolatzaileek bazkalondoan. Malkorrako alabetako bat izan zen sariaren irabazlea. Aurrez, Amasako eta Elbarrenako gazteen arteko Giza proba izan zen Amasako plazan eta bi taldeetako kideek indar erakustaldi bikaina egin eta gero, amasarrak izan ziren garaile. Gauen, bertsolarien saioak ikusle ugari bildu bazuen ere, bereziki Zea Mays taldearen kontzertuaz gozatzera gerturatu zen jendea. Ondoren, giro ona sortu zen Ingoaldeu? taldearen dantzaldian ere.
Igande arratsaldeko herritarren arteko herri kirol probek jende asko erakartzen eta giro ona sortzen jarraitzen dute oraindik ere. Gauen intxaurraren aldatzearekin amaitu ziren Samartiñetako lehen asteburuko ekintzak.
Erantzun arrakastatsua eta gero, Azoka Bereziarekin eta I Euskal Herriko Mendiduatloi probarekin iritsiko da datorren asteburua, festetako bigarrena.