Mikel Garmendiak erakundearekin inoiz kolaboratu ez izana aitortu zuen, berak Castrori furgoneta utzi besterik egin ez ziola, beste lagun askori utzi izan dien bezala. Garmendiaren abokatuak Mikel libre uzteko eskatu zuen.
Bestalde, Manex Castrok bere gain hartu zuen Lazkaoko atentatuaren ardura eta Mikelek zerikusirik izan ez zuela aipatu zuen.
Epe laburrean jakinaraziko da atzoko epaiketaren epaia.