San Martin eguna Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gaur, azaroak 11, San Martin eguna ospatzen ari dira Amasan. Goizeko meza nagusiaran ondoren, jende ugari bildu da ondorengo idi dema probetan edota hamaiketakoan.

Idi demako argazkiak

Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, gaztetxoenei zuzenduta 'Irrien lagunak kanta eta dantza' pailazoen emanaldia eta txokolate beroa izango da pilotalekuan. 20:00etan, XX. Bakailao lehiaketa. 23:30etan Laiotz taldearen dantzaldia hasiko da eta ez ahaztu mozorro gaua izango dela gaurkoa. 02:00etan mozorro onenarentzat sari banaketa eta guzti. Festa batzordeko kideek mozorrotuta gerturatzeko deia egin diete amasarrei nahiz inguruko herrietatik etortzen direnei.

Segidan, asteburuko egitaraua:

Azaroak 12, larunbata

11:00 Ume krosa 6. mailara arteko umeentzat.

12:30 Giza proba: Amasako gazteak Zizurkilgo gazteen aurka.

14:00 Herri bazkaria.

18:30 Onintza Agirre organo-jolearen eta Naroa Enekotegi abeslariaren kontzertua elizan.

22:30 Bertso saioa: Andoni Egaña, J.M. Irazu, Ander Lizarralde eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, Zea Mays taldearen kontzertua eta Ingo al deu? taldearen dantzaldia.

Azaroak 13, igandea

11:30 Ume jolasak frontoian eta Euskal Astoekin paseoan ibiltzeko aukera.

18:00 Herri kirolak herriko gazteen eskutik.

Ondoren, Martina Sorginari agurra su artifizialek lagundurik eta XXII. Intxorraren aldatzea.

Azaroak 19, larunbata

10:00etatik aurrera I. Amasako Azoka berezia.

Azaroak 20, igandea

11:00 Euskal Herriko I.Mendiduatloi zirkuitua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!