Samartiñak Amasan. Gazteen eguna gaur, San Martin bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Giro paregabearekin, baserriz baserri ibili dira gaur goizean goizetik arratsaldera arte Amasako gazteak. Festei hasiera bikaina eman dietela agerikoa zen euren artean sumatzen zen giro onean. Arratsaldeko Soka-dantzaren ondoren, oraindik ere nahikoa giro izango da Amasa aldean.

Argazkiak

Bihar San Martin eguna izango da eta ekintzaz bete-beteta dator egitaraua asteburuari begira:

Azaroak 11, ostirala (San Martin eguna)

10:30 Meza Nagusia.

12:00 Idi demak Joxe Munduate eta Iñigo Gorostarzu bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

17:30  "Irrien lagunekin kanta eta dantza" pailazoen emanaldia.

Ondoren, Txokolate beroa.

20:00 Amasako XX. Bakailao lehiaketa frontoian.

Mozorro gaua (Mozorrorik onenarentzat saria egongo da).

23:30 Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik.

02:00 Mozorrorik onenaren sari banaketa.

 

Azaroak 12, larunbata

11:00 Ume krosa 6. mailara arteko umeentzat.

12:30 Giza proba: Amasako gazteak Zizurkilgo gazteen aurka.

14:00 Herri bazkaria.

18:30 Onintza Agirre organo-jolearen eta Naroa Enekotegi abeslariaren kontzertua elizan.

22:30 Bertso saioa: Andoni Egaña, J.M. Irazu, Ander Lizarralde eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, Zea Mays taldearen kontzertua eta Ingo al deu? taldearen dantzaldia.

 

Azaroak 13, igandea

11:30 Ume jolasak frontoian eta Euskal Astoekin paseoan ibiltzeko aukera.

18:00 Herri kirolak herriko gazteen eskutik.

Ondoren, Martina Sorginari agurra su artifizialek lagundurik eta XXII. Intxorraren aldatzea.

 

Azaroak 19, larunbata

10:00etatik aurrera I. Amasako Azoka berezia.

 

Azaroak 20, igandea

11:00 Euskal Herriko I.Mendiduatloi zirkuitua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!