Abian dira Amasako Samartiñak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 10a, 11:59

Atzo iluntzea, Martina sorginaren etorrerarekin eta suziriarekin abiatu ziren Amasako Samartiñak. Ohi denez, pintxo dastaketa izan zen gero Kultur Etxean. Gaur, giro ezin hobearekin ekin diote amasar gazteek Gazte egunari. Goizean goizetik etxeferoak izan dira nagusi eta baserriz baserri ibiliko dira arratsaldera arte. Hauxe gaurko eta datozen egunetako festa egitaraua:

Argazkiak

Azaroak 10, osteguna (Gazteen eguna)

06:00 Gazteen gosaria Ongi Etorri tabernan, trikitilari eta dultzaineroekin.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.

16:30 Soka dantza eta aurreskua plazan.

Ondoren, Trikitilarien erromeria.

21:00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

 

Azaroak 11, ostirala (San Martin eguna)

10:30 Meza Nagusia.

12:00 Idi demak Joxe Munduate eta Iñigo Gorostarzu bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

17:30  "Irrien lagunekin kanta eta dantza" pailazoen emanaldia.

Ondoren, Txokolate beroa.

20:00 Amasako XX. Bakailao lehiaketa frontoian.

Mozorro gaua (Mozorrorik onenarentzat saria egongo da).

23:30 Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik.

02:00 Mozorrorik onenaren sari banaketa.

 

Azaroak 12, larunbata

11:00 Ume krosa 6. mailara arteko umeentzat.

12:30 Giza proba: Amasako gazteak Zizurkilgo gazteen aurka.

14:00 Herri bazkaria.

18:30 Onintza Agirre organo-jolearen eta Naroa Enekotegi abeslariaren kontzertua elizan.

22:30 Bertso saioa: Andoni Egaña, J.M. Irazu, Ander Lizarralde eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, Zea Mays taldearen kontzertua eta Ingo al deu? taldearen dantzaldia.

 

Azaroak 13, igandea

11:30 Ume jolasak frontoian eta Euskal Astoekin paseoan ibiltzeko aukera.

18:00 Herri kirolak herriko gazteen eskutik.

Ondoren, Martina Sorginari agurra su artifizialek lagundurik eta XXII. Intxorraren aldatzea.

 

Azaroak 19, larunbata

10:00etatik aurrera I. Amasako Azoka berezia.

 

Azaroak 20, igandea

11:00 Euskal Herriko I.Mendiduatloi zirkuitua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!