Juan Vallejo, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen argazkiz eta kontakizunez osatutako emanaldien ostean, elkarteko bazkideen batzar nagusia ospatu zen asteazkenean. Ostegunerako “Bizitza izarre artean” izenburua daraman Patricia Viscarret eta Alberto Urtasunen argazki emanaldia dago iragarrita.
Hurrengo bi egunetan, Andoaingo abenturazale eta kirolezaleen txanda dator.
MENDI IRTEERA IGANDEAN
La Antiguatik (Zumarraga) irten eta Izazpi (967 m.) eta Samiño (932 m.) gailurretara igotzeko asmoa dago. Ohiko bilakatu den Babarrun jatearekin gozatzeko aukera izango dute mendizaleek ondoren, Añotan (Azpeitia).