Behobia-Donostia lasterketa, patinen gainean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 10a, 11:50

Igande honetan Behobia aldera joango dira milaka korrikalari. Haien aurretik, ordea, indarra hartzen ari den beste kirol jarduera bateko kirolariak aterako dira: patinatzaileak. Roller bezala ezagunak, gutxi batzuk izango dira Behobiako lastekarien aurretik aterako direnak. Eta parinatzaile horien artean hiru andoaindar: Aitzol Zuriarrain, Igor Otaegi eta Harkaitz Lavega.

Patinen gainean, beraz, Behobia eta Donostia arteko bidea egingo dute. Lehengo urtean egin zen estrainekoz, eta aurtengoa bigarrena da. Igor Otaegi pozarren dago, "iaz ondo atera zen eta aurten parte hartzeko desiatzen gaude".

Zergatik patinaiaren alde egitea? Lagun artean hasi ziren, eskian eta rolleskian eskarmentua pilatu ondoren. Besterik gabe kirol jarduera honetan hastea arriskutsua da. Ikastaro bat egitea gomendagarria da. Aitzol Zuriarrainek dioenez, "frenatzea da muga handiena. Patinak ez dauka frenada garbia".

Otaegik zera gaineratzen du, "jende asko gerturatzen zaigu gurekin batera hasi nahi duela esanez. Baina ez da erraza besterik gabe honetan hastea. Sekulako kolpea hartzeko arriskua dagoelako". Eskian edota rolleskian metatutako esperientzia oso baliagarria da.
Zergatik patinaiaren alde? Zuriarrain eta Otaegi bat datoz: "Abiadura sentsazioa oso ona da, gorputza edota artikulazioak gehiegi zigortu gabe". Etorkizun oparoa izan dezakeen kirol jarduera da Behobian aterako diren bi kirolari hauentzat. Muga bakarra dauka, eta ez da nolanahikoa: azpiegitura falta nabarmena dago. Patinaian aritzeko toki egokirik ez dagoela, alegia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!