Gaztetxearen ospakizun-ekitaldiak ez ditu euriteak oztopatuko, gaur Reincidentes zuzenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 10a, 11:33

Horra, hurrengo egunetako hitzorduak:

AZAROAK 10 OSTEGUNA
REINCIDENTES ZUZENEAN
Andaluziako Reincidentes  taldea aski ezaguna da Euskal Herrian. Rock musika jorratzen duen taldea estudioko disko berria aurkeztera dator, Europan barrena bira egin baino lehen. "Tiempos de Ira" disko berria zuzenean aurkezteaz gain, musika  ibilbide osoari errepasoa egingo diote. "Vicio" edota "Dolores" kantu ezagunen egileak dira.

AZAROAK 11, OSTIRALA. 22:30.
COBRA  + WILLIS DRUMMOND
Euskal taldeak, biak. Willis Drummondsen emanaldiak bortitzak eta intentsitate handikoak dira. Cobrak "Thriller" diskoa aurkeztuko du.
 
AZAROAK 12, LARUNBATA. 22:00.
Rock&rolla egin eta ulertzeko hiru modu: Muturbeltz, Sumision City Blues eta Sermond´s.
 
AZAROAK 13, IGANDEA. 19:00.
DOKUMENTALA ETA HITZALDIA.
Aitor Iñigiz eta Laura Martinezek Afrika zeharkatu zuten 2009an: Etiopia, Kenia, Tanzania, Malawi, Zambia, Botswana Hegoafrika...
 
AZAROAK 14, ASTELEHENA. 17:00.
ROKODROMO IREKIA
Gaztetxeko lehen solairuan Rockodromo ederra dago. Hura ezagutu eta erabiltzeko aukera izango da.
 
AZAROAK 15, ASTEARTEA. 19:00.
DOKUMENTALA
Iker Iriondo andoaindarrak  udan Broad Peak-era egindako expedizioaren filma.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!