San Millan eskolako kideak, bardeetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 9a, 10:54

Eskola kirola ekimenaren barnean, hainbat ekintza eta irteera antolatzen dute Zizurkilgo San Millan eskolako gurasoek. Urrian Bardeetan barrena ibili ziren mendiko bizikletak hartuta. Guztira, hogeita hemeretzi pertsonak parte hartu zuen irteeran, haur eta heldu. Egun ederra pasa zuten guztiek elkarrekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!