Uholdeen aurrean, aholkularitza bulego teknikoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Villabonako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, igandeko uholdeen ondorioz kaltetuak izan ziren herritarrei laguntzeko asmoz, aholkularitza bulego teknikoa jarri du abian Tolosaldea Garatzen S.A. eskualdeko garapeneko agentziaren bitartez:

Tolosalde Garatzen S.A. eskualdeko garapeneko agentziak, bulego tekniko bat jarri du herritarren eskura, aholkularitza ematearren:

-Telefono zenbakia: 943 654 501, luzapena 5.

-Ordutegia: 15:00etatik 18:00etara.

-Egunak: Astelehena, asteazkena eta ostirala.

-Non: San Esteban auzoa, 20 (Tolosa).

Kaltetuek, Kontsortziotik indemnizazio bat jasotzeko eskubidea dute, beti ere honako baldintza hauek betez gero:

1.- Bizitza asegurua, kalte pertsonalen asegurua edo istripu pertsonalen aurkako assegurua izatea, ondorengo estaldurekin:

-Istripu pertsonalen aurkako aseguruen kasuan, suteak, fenomeno naturalak, lurreko ibilgailuak eta bestelako ondasun pertsonalak (lapurretak, kristal hausteak, ordenagailuak) eta galera anitzak.

-Pertsonen aseguruen kasuan, bizitza eta istripuak.

2.- Polizaren kontratua, erreklamazioa egin baino gutxienez zazpi egun lehenago indarrean egotea.

3.- Poliza ordaindu izanaren frogagiria, Kontsorzioaren aldeko gainkargua ere ordaindu dela adierazi beharko duelarik.

Indemnizazioa eskatzeko ondorengo pausoak jarraitu beharko dituzte:

-Kontsorzioari (902 222 665) edo norbere artekaritzari parte eman.

-Horiek partearen erreferentzia zenbakia emango diote erreklamazio-jartzaileari.

-Kalteen balorazioa egingo duen perituarekin hitzordua jarri ahal izango da zenbaki horrekin.

Perituari aurkeztu beharreko agiriak:

-Aseguru polizaren kopia: Baldintza partikular eta orokorrak.

-Aseguruaren azken ordainagiria.

-Polizaren titularra denaren NANaren fotokopia.

-Kontu-korrontearen zenbakia.

-Hipotekaren klausula (izanez gero).

-Kalteen argazkiak.

-Fakturak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!