Olatz Izagirre urnietarra aske geratuko da datozen orduetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko azaroaren 8a

Gaur goizean jakinarazi denez Olatz Izagirre Sarasti urnietar gaztea aske geratuko da datozen orduetan. Gaueko 23:00-24:00 aldera herrira iristea espero da, eta San Juan plazan egingo zaio harrera. Ondoren, Xauxar tabernara joko dute eta bertan zintzilikaturik dagoen bere argazkia paretetik eskegiko du. Olatz 2010eko maiatzaren 6an atxilotu zuten iparraldean SEGI gazte mugumentuko kide izatearen akusaziopean.