36ko Gerran fusilatutako bost herritarrei omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 8a, 12:02

Joan zen igandean, Teodoro Hernandorena kultur taldeko kideek 36ko Gerran Zizurkilen fusilatu zituzten bost herritarrak gogoan, omenaldi hunkigarria burutu zuten Zizurkilgo zimiterioan (eguraldi txarragatik ezin izan zen hilerrian egin). Eguraldi euritsuak batere lagundu ez bazuen ere, jende ugari gerturatu zen ekitaldira. Antolatzaileek larrosak banatu zituzten bertaratuen artean, egunean bertan inauguratu zuten Patxi Otaegik eginiko eskulturaren ondoan uztera gonbidatuz. Loatzo musia eskolako kideen musika goxoak ere asko jantzi zuen omenaldia. Antolatzaileak bezala herritarrak, gustura geratu ziren fusilatutako bost errepublikarrei eta haien senide nahiz frankismoaren jazarpena jaso zuten herritarrei barru-barrutik eskainitako oroit-ekitaldiarekin.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!