Euriteak Urnietan ere kalteak eragin ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 7a, 17:19

Maila apalagoan baina asteburuko euriteen ondorioz Urnietako hainbat toki kaltetu dira. Nabarmenena, Besabitik jaisten den errepidean gertatu zen. Lubizi baten ondorioz errepide erdia mendian behera erori da. Segurtasun neurriak ipini arte, arrisku handiko gunea izan zen.

Errotaberri baserri inguruan ere urak nabarmen egin zuen gora. Gertu duen zubian urak gainezka egin zuen. Igandean zehar Hernani-Urnieta arteko bidegorria itxita egon zen. Trankatx baserrian ere ura atera zen.

Besabi: Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!