Oria ibaiko urak gainezka egin eta Villabona nahiz Zizurkilgo hainbat gune estali ditu arratsaldean. Villabonako sarrera nahiz Zizurkilgo Aurrera edota Joxe Arregi plazak eta inguruek jasan dute eraginik larriena. Oria ibaia sekulako indarrean doa aurrera, ia-ia oinezkoen parean. Garaje askotan sartu da ura eta kalean aparkatutako auto bat baino gehiago kaltetu du Villabona nahiz Zizurkilen. Herritar askok, garajeetatik autoak atera eta gune altuetara eraman dituzte; Arratzainera esaterako.
Errepide ugari itxita aurkitzen da une honetan, N1a edota A15a kasu. Bideak oso egoera txarrean daudenez, autorik ez hartzea gomendatzen da.